Zubieta eta Irribarria gaur lanera

Binakako Pilota Txapelketako 3. jardunaldia ixten duen partidan, Irribarriak eta Zubietak Bengoetxea VI.a eta Untoria izanen dituzte aurkari gaur, Santo Tomas egunean, asteartean, Arrasaten. Bi bikoak punturik gabe daude eta, hortaz, gaur jokoan dagoena lortzeko dena emango dute.