Elkartasun jaialdi bikoitza

Guaixe 2016ko urt. 6a, 12:46

Ilbeltzaren 10ean, igandean, 18:00etan eta 20:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Zama doinuz arinduz, izen hori du Sarek eta Etxeratek Etxarrin antolatu duten elkartasun jaialdia. Jakinarazi dutenez “dispertsioaren errealitatearen kontakizuna musikari ezagunez lagunduta”  eginen da. Jaialdian Esne Beltza, Oreka Tx, Maider Ansa (Tximeleta), Ruper Ordorika, Vendetta, Naroa Gaintza (22 m2), Tapia eta Leturia eta Aitor Gorosabel eta Xabier Bastida (Sutagar).

Sarrerak aldez aurretik Etxarri Aranazko udaletxean (bulego ordutegian) edo www.etxarriaranatz.eus web orriaren bidez erosi daitezke, baita Xapatero eta Leku Ona tabernetan ere.