Maioraren laguntzaile etxarriarrak

Guaixe 2015ko abe. 23a, 17:59

Rafael Carasatorre eta Jonas Errazkin etxarriarrak dira Fernando Maiora bere azken liburuan lagundu dutenetako bi: Léxico autóctono histórico de Navarra (egilea argitaratzaile). Artaxoako ikerlariak Beratik Vianara arteko artxiboetan opatutako euskal hitzen bilduma egin du liburu horretan. Lana etorkizunean euskararen Nafarroako mapa historikoa egiteko baliagarria izatea espero du Maiorak.