Dispertsioaren zama arintzeko ariketa

Guaixe 2016ko urt. 14a, 11:59

Etxarriko Etxerat-ek eta Sarek Zama doinuz arinduz izenburuko musika jaialdia antolatu zuten igandean. Emanaldi bikoitzerako sarrera guztiak aldez aurretik salduak, ikusleek “kontzertu-ikuskizun itzela bizitzeko” aukera izan zuten. Dispertsioaren kontakizuna bideo eszena laburren bidez irudikatu zen: Hendaiatik Parisera trenez bisita batera doanaren kontakizuna. Bidaiak zortzi geldialdi izan zituen, musikariak adina: Ruper Ordorika, Naroa Gaintza, Tapia eta Leturia, Maider Ansa (Tximeleta), Oreka TX, Su Ta Gar, Vendetta eta Esne Beltza.

Bai Saretik bai Etxerat-etik adierazi dute “tren bat martxan” dagoela, “preso eta iheslariak etxeratuko dituena; trenaren bagoiak jendez betetzen jarraitzea da orain erronka. Orain arteko bagoiek bakarrik ezin izan badute ere, bagoi berriak lotzea izan behar da guztion ahalegina”. Hurrengo geltokian elkartzeko deia luzatu dute.