Iyotiek, bete-betien

Guaixe 2016ko urt. 21a, 16:20
Fan dan urtein bezela, aurten den zalduyoten kalejire izenen da.

Eguberriyek despeditu berri, ta garizuman aurretik, Etxarri Aranatzen ihote ospakizunek gaur hasiko die. Ohi danes, astearte iyote aurreko hiru ostegunetan iyote ospakizunek izenen die. Kintuek eta hain launzaliek izeten dien hiru egun hoiten kalia txatarras jantzik atiatzen dienak. Alde guzita de, kintuek, dauneko, urte zahar egunien eskien aittu zien.

Eguteye
Ilbeltzak 21, ostegune, Gizakunde.
Gizon helduben eguna; txatarras jantzita eskien atiatzen zien. Jatekoa biltzen zebien, gio afaye eitteko. Puska biltzie einen da aurten de.

Ilbeltzak 28, ostegune, Andrekunde.
Emakumien egune; haik aitzen zien etxez-etxe eskien, gio afaye eitteko. Puska biltzie einen da aurten de. Urtero modue, zenbeit familitako emakumiek afaye einen debie.

Otsailak 4, ostegune, Garikunde.
Gaztien arteko borrokaa egune; kolpiek urte guztiyen barna debekatuta zen, eta egun hoi biain arteko gorabeherak konpontzeko ibiltzen zebien. Kontrayue lurran kontra eusten zakiyon, beye kolpeik eman be. Maskubiyek haizez bete, eta jendie jotzen zebien, beita suko hautsa bota de. Txatarrak zigorrak eskuben dakabiela atiako die.

Otsailak 7, iyendie, Zalduniyote, o mutillerdiyek
Haurran eguna izeten zan, txatarraz jazten zien. Aurten, arratsaldez, txatarraz jantzik festa giruen ibilko die.

Otsailak 9, asteartea, Astierteiyote
Garei betien gaita jotzen zan eta bazkaye eitten zan, denak txatarraz jantzik zela. Aurten de makina bat ekitaldi izanen die.