Aldapasoroko lanak aurrera

Guaixe 2016ko urt. 24a, 12:31

Aldapasoro auzoko sareak eta zoladura berritzeko lanak azaroan hasi ziren. Berez, lan horiek 2011. urtean egitekoak ziren, baina Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza faltagatik atzeratu egin dira. Izan ere, 2009-2012 Tokiko Inbertsio Planean jasotako lana baita Aldapasoro auzokoa.

Hasiak dauden lanen aurrekontua 774.504,43 eurokoa da. Haietatik Nafarroako Gobernuak 535.730,55 euro jarriko ditu. Auzokideek, bestalde, kontribuzio berezien bidez 214.894,49 euroko ekarpena eginen dutela aurreikusi du udalak ere. Eta gainontzeko 23.877,39 euroak udalak jarriko ditu. Lanak Construcciones Valeriano Santesteban enpresa egiten ari da eta zazpi hilabetetan despedituta egotea espero da.