Adiskidetasun handi baten istorioa taula gainean

Guaixe 2016ko urt. 22a, 15:17

Larunbatean, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean.

 

Bubamara Dance Theaterrek, edo Txori Garcia Urizek eta Ion Barbarinek, ekarriko dute Amico antzezlana Etxarri Aranatzera. Dantza, antzezpena eta keinu-antzerkiaren bidez adiskidetasunari buruzko obra eskainiko dute. Balkanetako ijitoen kulturan eta musikan inspiratutako lan da. Protagonistak euren erara dotoreak diren bi lagun dira. Bizitzak indarrez banatu ditu eta Balkanetako gerra, edo beste edozein gerra zibil, bete-betean dela topo egiten dute. Topaketak une komikoak eta samurrak izanen ditu. Gerraren erdian bizitzaren eta laguntasunaren aldeko aldarria eginen dute. Sakanako sortzaileei plazak eskaintzeko asmoz sortutako Agertokiye ekimenaren barruan dago antzezlana.