Lazkoz Bertso Egunaren prestaketan

Guaixe 2016ko urt. 29a, 12:33

Donostiak Bertso Eguna hartuko du bihar. Eguerdian hasi eta bertso-afari jendetsura arte bertsoa nagusi izanen da Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldi nagusia Kursaalen izanen da, 18:00etan. Aitziber Garmendiak gidatuko du saioa, eta 10 bertsolari izango dira kantuan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Odei Barroso bertsolariaren 2zio taldea ere zuzenean ariko da.

Bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak dira aurtengo ekitaldiaren helduleku. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Eneko Lazkoz eta Urko Casado aritu dira ideia landu eta gaiak prestatzen.