Enneco, eragileei aurkeztuta

Guaixe 2016ko ots. 4a, 12:15

Sakanako hainbat arlotako eragileen 50 bat ordezkari Enneco, haritzaren memoria egitasmoaren aurkezpenean izan ziren ostegunean. Sakanako hainbat udaletako eta elkartetako ordezkariak, garapen agentziak, herri mugimenduak, alderdi politikoak, sindikatuak eta turismo batzordeko kideak izan ziren. Etxarri Aranatzen egindako aurkezpenean Enneco proiektuaren urratsen aurkezpenera eta egitasmoarenganako interesa eta elkartasuna erakutsi dute.