Azken hiru ostegunetan gizakunde, andrekunde eta garikunde ospatu ondoren, Etxarrin ihoteetako hurrengo protagonistak haurrak izanen dira. Igandean zalduniyotea ospatuko dute. Txatarraz jantzita mozorrotuko dira txikiak eta plazan elkartuko dira, 17:30ean. Herrian barnako kalejira eginen dute musikak lagunduyta eta hura despeditzeko txokolate-jana izanen dute, Udaberri elkarteak eskainia.
Astearteyoterekin despedituko da Etxarriko mozorro garaia (festetako astelehenera arte). Libre dinamikak egun horretarako laranja kolorez mozorrotzeko deialdia egin du. Iyote batzordeak, bestalde, urtero moduan egitaraua prestatu du.
Otsailak 9, asteartea
10:00etatik 14:00etara Kalejira trikitilariekin, kintoen eskutik.
12:00etan Gaur Jaia, haurrendako animazioa eta dantzaldia.
14:30ean Herri bazkaria Karrikestu elkartean, Librek antolatuta.
17:30ean Txokolate-jana.
18:00etan Kalejira, Librek antolatuta.
18:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.