Einnekin martxoko lehen asteburuaren zain

Guaixe 2016ko ots. 16a, 18:14

Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimeneko, bigarren fasea ostiralean hasiko da. Sei taldek egin dute aurrera eta haien artean dago Etxarri Aranazko Einnekin. Berako Larungo antenak taldea izanen da etxarriarren aurkaria. Joaneko neurketa martxoaren 4an, ostiralean, Etxarri Aranazko gaztetxean jokatuko da. Itzulikoa, hurrengo egunean, Berako Kataku ostatuan. Saioen egitura mantenduko bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz. Hiru talde onenek martxoaren 19an, arratsaldez, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian jokatuko den finalerako sailkatuko dira.