Leire Maiza lehen emakume kadetea Barakaldon

Guaixe 2016ko ots. 17a, 15:38

XVII. Barakaldoko Duatloian 11. Emakumea izan zen etxarriarra

Beste kirol batzuen moduan, hasi da 2016ko duatloi denboraldia. Igandean XVII. Barakaldoko Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2, km korrikan). 95 duatletek osatu zuten proba, Hossain Kaabache (51:47) eta Ibone Sanchez (1:00:59) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Leire Maiza etxarriarra emakumezkoen sailkapenean 11.a sailkatu zen, probako lehen kadetea (1:14:35).

Sakana Triatloi Taldearen aurkezpena
Asteburuan Sakana Triatloi Taldeko 2016 denboraldiko aurkezpena eginen dute.