Bakaikoa eta Lasa Malerrekako txapeldunordeak

Guaixe 2016ko ots. 22a, 13:05

Finalean 22 eta 13 irabazi zieten Labakak eta Tabarrek

Larunbatean Malerrekako Txapelketako finalak jokatu ziren. Elite mailako finalean Erreka klubean dabiltzan Joanes Bakaikoa eta Adur Lasa etxarriarrek Zazpi Iturriko Peru Labaka eta Errekako Tabar izan zituzten aurkari. Final lehiatuan, Peru Labakak eta Tabarrek 22 eta 13 irabazi zieten Bakaikoari eta Lasari. Txapeldunordeak ditugu, beraz, etxarriarrak.