Udalak batzarrera deitu du

Guaixe 2016ko mar. 2a, 10:38

Bihar, 18:30ean kultur etxean. Haurtzaindegi zerbitzua egonen da

Etxarri Aranazko Udalak batzar batera deitu ditu herritar guztiak. Batzar horretan udalaren aurtengo asmoak azalduko dituzte. Eta, horrekin batera, urteko lan ildo nagusiak azalduko ditu udalak, arloz arlo. Gerturatzen denari osteguneko batzarrak urteko aurrekontu proposamena ezagutzeko aukera emanen dio. Eneka Maiz Ulaiar alkateak azaldu duenez, “informazio batzarrak udalaren gardentasun printzipioetan eta parte-hartzean sakontzeko ezinbesteko tresnak dira, etxarriarrekin zuzeneko komunikazioa bermatzen dutenak”.