Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimena, bigarren faseko azken asteburua du. talde etxarriarrak gaurko eta biharko saioetan herrian bertan izanen den finalerako txartela jokoan du. Einnekin-eko Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Oier Lakuntza, Joseba Beltza eta Unai Artieda bertsolariak Larungo Antenak taldeko Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo eta Aitor Elexpururekin neurtuko dira gaur-bihar. Etxarriko gaztetxeko aurkezlea Maider Ansa izanen da.
Bardoak ekimeneko bigarren fasean saioen egitura mantendu bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz. Hona egin beharreko lana: hasierako agurra, taldeka (puntuagarria, zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso, zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso, Iparragire doinuan binaka ofizioka hiruna bertso, Egoera emanda "Juana Bixenta" doinuan taldekideen artean hiru bertso osatu, zortzi puntuko hamaseiko berdinean gaia emanda ofizioka, taldeko bi kideren artean bi bertso osatu, egoera emanda binaka Segidilla doinuan launa txanda osatu arte, koplak (launa kopla osatu arte), zortziko txikian hiru punturi erantzun, gaia emanda bi bertso osatu, puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte) eta akaberako agurra, banaka (ez puntuagarria).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!