Larri autoak harrapatutako andrea

Guaixe 2016ko mar. 9a, 10:23

Auto batek 80 urteko emakumea harrapatu zuen atzo. Andreak buruan kolpe handia hartu eta zauria izan zituen. Osasun etxeko mediku eta erizainek artatu zuten eta anbulantziuan Iruñeko ospitale gunera eraman zuten. Bidean medikodun anbulantziara aldatu zuten. Ezbeharra 19:35 aldera gertatui zen, Gure Ametsa jubilatu elkartearen ondoan. Istripuaren ondorioz autoko gidaria, emakume etxarriarra, antsietate krisia izan zuen eta artatua egin zuten. Istripua Foruzaingoak ikertu zuen.