Hil egin da autoak harrapatutako andrea

Guaixe 2016ko mar. 10a, 16:33

Auto batek harrapatu zuen andrea hil egin da. Ezbeharraren ondorioz buruan kolpe handia hartu zuen. Osasun etxeko mediku eta erizainek artatu zuten eta anbulantziuan Iruñeko ospitale gunera eraman zuten. Han hil zen. Ezbeharra Etxarriko Kale Nagusian, Gure Ametsa jubilatu elkartearen ondoan, izan zen. Istripuaren ondorioz autoko gidariak, emakume etxarriarrak, antsietate krisia izan zuen eta artatua egin zuten. Istripua Foruzaingoak ikertu zuen.

Auto-istripuengatik aurten Sakanan hildako hirugarren pertsona da etxarriarra. Aizkorben bidetik atera eta etxe baten kontra jo ondoren Burlatako gizonezko bat hil zen otsailaren 6an. Eta ilbeltzaren 31n Etxarritik Arbizurantz oinez zihoan gazte arbizuarra auto batek harrapatu eta hil zuen. Auto gidariak ihes egin zuen. 2015ean trafiko ezbehar batengatik sakandar bat hil zen.