Haur ludotekako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko mar. 15a, 13:23

Danbolintxulo haur ludotekak martxoaren 23ra arte aurre-matrikulazio epea zabalik duela jakinarazi du. Danbolintxulo haur eskolatik jakinarazi dutenez, irailetik garilera bitarteko zerbitzua eskaintzen du. Berean 8 hilabete eta 3 urte arteko umeak hartzen ditu. Haien familien araberako ordutegia eskaintzen du. Haur ludotekaren martxari dagokionez, 2005ean sortu zenetik gurasoek batzar bidez kudeatzen dute. Informazio gehiago nahi duenak 660 564 414 telefonoan edo www.danbolintxulo.com web orrian jaso dezake.