Txapeldunordeak

Guaixe 2016ko mar. 22a, 10:48

Gure Pilotako Murugarren-Erdozia eta Bergera-Baiain Nafarroako Piilota Goma Txapelketako txapeldunordeak dira

Larunbatean Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Pilota Goma Txapelketako finalak jokatu ziren, benjaminen, kimuen, haurren eta kadeteen mailan. Benjamin mailan Mendillorriko Murillok eta Arbizuk jantzi zuten txapela, Etxarri Aranazko Gure Pilotako Murugarreni eta Erdoziari 18 eta 9 irabazi eta gero. Haurren mailan, Esteribarreko Esain eta Ibarrola izan ziren txapeldunak, partida oso estuan Gure Pilotako Bergerari eta Biaini 25 eta 23 irabazi eta gero.