Egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2016ko mar. 23a, 08:09

Etxarriarrek etxerako egur loteak eskatzeko epea apirilaren 25era arte zabalik dute. Haiek eskatzeko bete beharreko baldintzak udaletxeko iragarki oholean daude. Eskaera eskabide orria beteta egin behar da. Loteak 44 euroko balioa du.