Igoa eta Mendinueta txapeldun

Guaixe 2016ko mar. 23a, 12:53

Junior mailako Nafarroako Emakumeen Pala Txapelketako finalean Izar Parot eta Uxue Murillo taldekideei irabazi zieten

Asteartean jokatu zen, Iruñeko Labriten, Nafar Kirol Jolasetako junior mailako Nafarroako Emakumeen Pala Txapelketako finala. Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko palistak izan ziren protagonista. Final ederrean, Irati Igoa eta Uxue Mendinueta etxarriarrek 30 eta 20 irabazi zieten Izar Parot etxarriarrari eta Uxue Murillo iruindarrari.