Emakumeen Bira Etxarri Aranatzetik abiatuko da bihar

Guaixe 2016ko api. 14a, 13:23

Bihar abiatuko da Emakumeen Birako 2. etapa, Etxarri Aranatzen, 15:30ean

 

Emakume txirrindulari onenak biltzen dituen XXIX. Nazioarteko Emakumeen Bira asteazkenean hasi zen Lizzie Armitsteaden-en azken uneko hutsunea izanik, bera baita munduko txapelduna baina britainiarra gaixorik dago eta ezin izango du Biran parte hartu. Txirrindulariek izan zuten lehen froga, asteazkenekoa Iurreta-Iurreta (3,3 km) erlojupekoa izan zen eta Lotta Lepistö (Cervelo)  izan zen irabazlea 4:12 ko denbora eginez.

Gaur Eskoriatzan hasi eta bukatuko den 76,6km-ko etapa izango dute, tartean Untzilla (462 m) eta Benta Fria (620 m) mendateak izango dituztelarik.

Bihar, hilak 15, ostirala Etxarri Aranatzen hasi eta Urkiolako gainean (3. maila) despedituko den etapa izango dugu. Etxarri Aranazko plazatik, baina goizeko 11:00etatik mugimendua egongo da Etxarrin.

Etxarri Aranatz-Urkiola etapa (109,4 km)
Etxarritik Altsasuko norabidea hartuko du emakumeen tropelak –Bakaiku (15:35), Iturmendi (15:37), Urdiain (15:39), Altsasu (15:42), Olazti (15:48)–, eta Ziordiko gasolindegiko errotonda hartu eta gero (15:53), Arabara saratuko dira, Eginora (15:57). Lautadatik eta Barrundiatik ibili ondoren, Landatik Legutianora joko dute. Handik Urkiolako gainerako norabidea hartuko dute, bertako santutegian egongo baita helmuga (3. maila).