Zubieta osatuta

Guaixe 2016ko api. 14a, 11:59

Kantxara itzultzeko denbora falta zaion arren, Aitor osatzeko prozesuaren azken txanpan dago.

Arrasaten Binanako Txapelketa utzi zuenetik, pilota gogorrarekin frogak egin gabe zegoen eta asteartean Labriten bere lehen entrenamendua egin zuen. Belauneko eta Akileseko tendoiaren ebakuntza egin zioten eta garapena positiboa izan da. Orain konpetiziora itzultzeko erritmoa hartu beharko du Zubietak.