Etxarriko liburutegia Liburuaren Eguneko topalekua

Guaixe 2016ko api. 20a, 08:11

Eta bi ekitaldi hartuko ditu. Lehena, Nuestro pueblo despertará, David Jaime y la República Vasconavarra Jose Mari Esparzaren liburuaren aurkezpena izanen da, asteazkenean, 19:00etan. Liburuak David Jaime Dean errepublikazale etxarriarraren berri ematen du. Bigarren ekitaldia 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago: ipuin kontalari baten saioa izanen da. Munduan zehar…entzun nuen izenburuko kontakizuna eskainiko du Jakin ipuin kontalariak, ostegunean, 17:30ean.