Emakumeen Bira Etxarriko irteera unea

Guaixe 2016ko api. 18a, 10:11

Emma Johansson eta Megan Guarnier, bi emakume bi txapeldun

Bi izen hauek izan dira aurrreko asteko izen esanguratsuak. Emma Johanssonek lortu du Emakumeen bira irabaztea bigarren aldiz eta azken eguneko etapa Megan Guarnierrek. Batek hasi bezala bukatu du , Durangoko klasika eta azken eguneko etapa irabaziz eta bestea, nahiz eta hasieran sabeleko minez egon, menderaezina den suediarra da. Lehen  euskalduna Ane Santesteban izan zen, 11.a.
Esan Etxarrin hasi eta urkiolan bukatu zen etapan oso giro polita izan zela irteeran eta Etxarriko plazara makina bat sakanadar hurbildu zirela Emakumeen Birari bere babesa ematera.