Bihartik aurrera hilabeteko azken larunbatetan auzolanak eginen dira Enneco, haritzaren memoria parkean. Hura sustatzen duen Nafarroa Bizirik fundazioak auzolan horietan parte hartzera animatzeko deialdia egin die etxarriar guztiei; “guztien artean gure historia ahots propioarekin kontatuko duen eta nafar guztion elkargune izanen den Enneco egitasmoa aurrera atera dadin”. Auzolanak 9:00etatik 13:00etara izanen dira, parkean bertan. Joan nahi dutenek, aurretik fundazioaren 663 908 306 telefonora hots egiteko eskatu dute. Auzolanerako eskularruak, botak eta gosaria eramatea beharrezkoa izanen da.