Oier Sanjurjo eta Pucko Etxarrin

Guaixe 2016ko mai. 5a, 11:59

Osasuna Fundazioko Etxarriko futbol eskolakoekin egon ziren

Osasuna Fundazioak antolatuta, Osasunako Oier Sanjurjo eta Pucko jokalariak Etxarri Aranazko kultur etxean izan ziren asteazkenean. Etxarri Arantzen Osasuna futbol eskola eskaintzen da, bi txandatan. 2010 eta 2011 urtean jaiotakoak astelehenean (18:15etik 19:30era) eta asteazkenean (15:45etik 17:15era) aritzen dira, eta 2007 eta 2009 artean jaiotakoak astelehenetan (17:00etatik 18:30era) eta asteazkenetan (16:45etik 18:00etara). Eskolan parte hartzen duten 43 haurrek eta bisitaldira animatu zirenek Sanjurjoren eta Puckoren azalpenak entzun zituzten, nahi adina galdera egin zizkieten eta eurekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten. Ekitaldian ere Osasuna Fundazioko presidentea, Osasunako babesle Lacturaleren ordezkariak, Etxarri Aranazko Sivia Marañon eta beste izan ziren.