Administrari laguntzaile lanetarako zerrenda osatzeko udalaren deialdia

Guaixe 2016ko maiatzaren 5a

Etxarri Aranazko Udalak administrari laguntzaile lanetan aritzeko zerrenda sortu behar du, beharren arabera etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko. Interesa dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: adin nagusia, eskola-graduatua, 1.mailako Lanbide Heziketa edo hauen baliokidea, C1 euskara maila eta deialdian aipatzen direnak. Izena emateko epea hilaren 13an, 14:00etan, despedituko da. Instantzia, nortasun agiria eta merituen zerrenda aurkeztu beharko dira. Euskara ziurtagiririk ez dutenei maiatzaren 16an, 9:30ean, eginen zaien proba, Utzuganen, Arbizuko industrialdean. Azterketa teoriko praktikoa, berriz, 18an eginen da, 8:00etan, Etxarri Aranazko udal liburutegian. Deialdiaren oinarriak www.etxarriaranatz.eus web orrian, udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan kontsultatu daitezke.