Aristorena eta Ruiz de Larramendi Espainiako txapeldunak

Guaixe 2016ko mai. 9a, 11:23

Yanira Aristorena eta Maite Ruiz de Larramendi, gainontzeko finalista eta txapeldunekin. Argazkia: @Fepelota.

Oberena A taldekoak Espainiako Emakumezkoen Paleta Gomako txapeldun absolutuak dira

Larunbatean Guadalajaran jokatu ziren Espainiako Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako finalak. Oberena A taldeko Yanira Aristorena etxarriarrak eta Maite Ruiz de Larramendik Eldense taldeko Garcia eta Simon izan zituzten arerio. Aristorena eta Ruiz de Larramendi gailendu ziren, 15-12, 11-15 eta 10-3. Hortaz, Espainiako txapeldun absolutuak ditugu Yanira Aristorena eta Maite Ruiz de Larramendi. Aipatzekoa da txapelketan barna Izar Parot etxarriarrak ere Oberena A taldean jokatu duela.