Guardia Civilaren domina Extremerari

Guaixe 2016ko mai. 18a, 11:34

Jorge Fernandez Diaz ministroak jarri zion domina Extremerari.

PPren Mendialdeko batzordeko buru eta Etxarri Aranatzen zinegotzi den Juan Antonio Extremerak Espainiako Barne Ministerioak ematen duen Guardia Civilaren bereizgarri txuriko Merituaren Gurutzea jaso du. Segurtasun indarrek proposatu zuten aitortza horretarako eta ostegunean Jorge Fernandez Diaz ministroak jarri zion domina. Hala, Extremerak indar armatuen eta Defentsarekin zerikusia dutenekin egindako merituak aitortu zituzten.

Extremerak esan duenez, “harrotasuna Guardia Civilaren aitortza jasotzea. Gorpu horrek herritar guztien defentsaren eta segurtasunaren alde lan handia egiten du, Batez ere, Nafarroa iparraldean, non bere lana bereziki zaila den.” Extremerak Guardia Civilaren sorreraren 172. urteurrenaren kontura antolatutako ekitaldian jaso zuen domina.