Aizkolariek Floren Nazabal omenduko dute Etxarrin

Guaixe 2016ko mai. 18a, 13:13

Maiatzaren 29an izanen da Sakanako Aizkora Eskolak antolatutako ekitaldia, 12:00etan. Bazkari herrikoirako sarrerak salgai daude, maiatzaren 25era arte

Floren Nazabal aizkolariak 2015ean hartu zuen erretiroa, Nafarroako Lehen Mailako Txapelketa jokatu ostean. Gerrialdeko osasun arazoek bulkatuta hartu zuen erabakia Etxarriko txapeldun handiak. Sakanako Aizkora Eskolak, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin, merezitako omenaldia egingo dio maiatzaren 29an, igandearekin, 12:00etan Euskalerriari pilotalekuan hasiko den jaialdian. Aizkolariak, harrijasotzaileak, trontzalariak eta beste gerturatuko dira Etxarrikoa omentzera. Ondoren herri bazkaria antolatu dute.  

Bazkarirako txartelak erosteko
Txartelak salgai daude Etxarri Aranazko Xapatero, Derry eta Iturri Eder tabernatan (20 euro), maiatzaren 25era arte. Informazio gehiago: 606 239 008.