Bosgarrenez toponimia ibilaldia antolatzekoa zen Etxarri Aranatzen. Jose Luis Erdozia adituak gidatuta, ibiltariak Altzituerta aldera jotzekoak ziren, bertako toponimoak eta beste ezagutzeko. Baina eguraldi txarra iragarri dute iganderako eta bertan behera geratu da ibilaldia.