Sorkun, plazan

Guaixe 2016ko mai. 20a, 11:45

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Bakarkako laugarren lana aurkeztuko du Sorkunek etzi Etxarri Aranatzen: Ziklomorphosia. Joan den urtean argitaratutako lanarekin aldi berria zabaldu zuen Errenteriako abeslariak bere ibilbidean. Funkya, soula edota rhythm and blues moduko doinu beltzez osatutako eskaintza osatu du. Erritmo horiek laguntzen dituzten letrak Eider Rodriguez idazleak egokitu zituen. Fredi Pelaez (teklatuak), Aritz Luzuriaga (baxua), Mikel Romero (gitarra) eta Juanma Urriza (bateria) musikariekin ariko da diskoa aurkezten.