Etxeko lanak egiteko langileen zerrenda osatzeko deialdia

Guaixe 2016ko maiatzaren 25a

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak jakinarazi du etxez etxeko lanetan aritzeko langileen zerrenda sortu behar duela. Mankomunitateak dituen beharren arabera zerrenda horretako pertsonei behin-behineko kontratazioak eginen lizkiekete. Interesa dutenek hilaren 30eko 14:00ak arte dute izena emateko aukera. Instantzia, nortasun agiria eta merituen txostena aurkeztu beharko dira. Euskara ziurtagiririk ez duenak maiatzaren 31n, 9:00etan, euskara proba egin beharko du Etxarriko liburutegian. Azterketa teorikoa eta praktikoa garagarrilaren 10ean, ostiralean, 10:00etan izanen da, liburutegian. Deialdiari buruzko informazioa  www.etxarriaranazko-ogz.org web orrian, mankomunitatearen bulegoan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan jaso daiteke.