Hiru dantza talde Etxarrin

Guaixe 2016ko mai. 27a, 14:46

Larunbatean, 11:30etik aurrera.

Etxarri Aranazko Dantzari Txiki Egunak Noaingo, Lazkaoko eta Sakanako dantza taldeak hartuko ditu. Etorkizuna dantza taldea anfitrioi lanak eginen ditu eta dantzari segizioa herrian barnako kalejiran gidatuko du. Bi geldialdi eginen dituzte eta haietan dantza taldeek euren trebezia erakutsiko dute. Kalejira koloretsua plazan despedituko da  eta bakarka eta elkarrekin ariko dira orduan dantza taldeak. Eguraldiak lagunduko ez balu azken saio hori frontoian eginen litzateke.