Etxarri Aranazko abesbatza Erriberrin

Guaixe 2016ko mai. 27a, 15:12

Olite hiria abesbatzen aurreneko topaketan parte hartuko du, bihar, 19:30ean, Erriberriko San Francisco elizan.

Erriberriko Coral Olitensek antolatu duen abesbatzen topaketak etxeko anfitrioiez aparte Logroñoko Coral Bona Cántica, Valentziako Tavernes de la Valldignako Cor de Cambra Quinze de Març eta Etxarri Aranazko abesbatza elkartuko ditu. Guztiek bospasei kantu eskainiko dituzte eta topaketa elkarrekin Libera me eta Maritxu nora zoaz kantatuz despedituko dute.

Etxarriko abesbatzaren errepertorioa
Kantua Egilea
Tres epitafios Rodolfo Halffter
  1. Para la sepultura de Don Quijote  
  2 .Para la sepultura de Dulcinea  
  3. Para la sepultura de Sancho Panza  
Im Herbst Johannes Brahms
Axuri Beltza Javier Busto
Izar Ederrak Josu Elberdin
Segalariak Josu Elberdin
Segalariak Josu Elberdin
Tu no sabe inglé Emilio Grenet