Adur Lasa Garfen ariko da

Guaixe 2016ko maiatzaren 30a

Bi aldeek 2016-2017 denboraldirako itxi dute akordioa

Garfe enpresa errioxarrak pilotari bat gehiago du bere plantilan: Adur Lasa. Etxarriarrak 2016-2017 denboraldirako sinatu du Garferekin. Orain arte afizionatuen mailan aritu da Adur Lasa, azkenaldian Doneztebeko Erreka klubean. Atzelari etxarriarra ilusionatuta dago ibilbide berriarekin, eta Garfe enpresatik adierazi dutenez, joko maila handiarekin ikusten dute etxarriarra. Adur Lasak oraindik ez daki noiz debutatuko duen Garferekin.