Festak iragartzeko kartel lehiaketa Etxarrin

Guaixe 2016ko mai. 31a, 16:46

Etxarri Aranazko Udalak garilaren 30ean hasiko diren festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Bi maila izanen dira, haurren eta helduen mailan. Bietan ere aurkezten diren proposamenek Etxarri Aranatz Festak 2016 leloa idatzia izan beharko dute. Lanek jatorrizkoak izan beharko dute eta haiek sortzeko edozein teknika erabiltzeko aukera izanen da. Helduen mailan lanak A3 tamainan edo 70 x 50 cm luze-zabal tamainako lanak onartuko dira, beti ere euskarri sendo batean aurkeztuta.

Haur eta gaztetxoen mailan Etxarriko ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete. A4 edo A3 bertikala, tamaina hori izan behar dute lanek eta kartulina bada, hobe. Lau sari izanen dira: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi mailetan marrazteko materiala eskuratuko dute sari gisa, DBHko irabazleak, berriz, marrazteko materiala eta 50 euro.

Lanak, plika sistema erabiliz, garilaren 1eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Etxarri Aranazko udaletxeko erregistroan. Helduen mailako saria 250 eurokoa izanen da. Informazio gehiago nahi duenak Etxarri Aranazko Kultura Zerbitzura jo dezake: 948 460 930 edo 606 239 008 telefonoak edo kultura@etxarriaranatz.eus.