Kadeteen puntako torneoa bihar Etxarrin

Guaixe 2016ko eka. 10a, 11:00

Etxarri Aranatz, Osasuna, Real Union eta Danok Bat talde kadeteek torneoa jokatuko dute bihar San Donato futbol zelaian, 15:30etik aurrera

Ikasturte bukaera futbol torneoarekin despeditzen du Etxarri Aranatz Futbol Taldeak. Aurten kadete mailako torneoa izango da eta larunbat arratsaldean jokatuko da, San Donato futbol zelaian. Osasuna, Real Union, Danok Bat eta Etxarri Aranatz taldeetako kadeteak izango dira lehiatuko direnak. Lehenik eta behin bi finalerdi jokatuko dira eta ondoren 3. eta 4. postuak eta final handia erabakiko dira. Torneoa jokatzen den bitartean zer edan eta zer jan egongo da futbol zelaiko tabernan eta zozketak egingo dira.

Etxarriko Kadeteen Torneoa
15:30ean: 1. finalerdia: Etxarri Aranatz – Osasuna
16:30ean: 2. finalerdia: Real Union – Danok Ba
17:30ean: 3. eta 4. postuak
18:30ean: Final handia.