Santutik...

Guaixe 2016ko eka. 13a, 08:51

Etxarriarrak estimatutako bi ospakizunetarako prestatzen hasiak dira: San Kiriko eta San Adrian. Aurrenekoa, patroia, astelehenean ospatuko da. Eguerdian meza izanen da eta ondoren, eliz atetik, herriko soroak bedeinkatuko dira. Lagun koadrilak Andra Mari ermitaren bueltan merendatzera 19:00etan elkartuko dira. Zuloa berdinduta dutela kintoek dantzakia dantzatuko dute eta jendeak plazarako bidea hartuko du. Han Gabenara taldeak dantzaldia eskainiko du, 20:00etatik 21:30era eta  22:30etik 2:00etara. Festak San Adrian eguneko erromeriarekin segida izanen du Etxarri Aranatzen, ostegunean.