Danok Bat Etxarriko Torneoko txapelduna

Guaixe 2016ko eka. 15a, 09:35

Finalean 5 eta 0 irabazi zion Etxarriri

Etxarri Aranatz Futbol Taldeak kadete mailako puntako torneoa antolatu zuen larunbatean San Donato futbol zelaian. Osasuna, Real Union, Danok Bat eta Etxarri Aranatz taldeetako kadeteak lehiatu ziren. Finalerdien ondoren, 3. eta 4. postua erabakitzeko lehian Osasunari 0 eta 2 irabazi zion Real Unionek. Eta final handian torneoa Bizkaiko Danok Bat taldeak irabazi zuen, Etxarri Aranatzi 5 eta 0 irabazi eta gero.

Etxarriko Kadeteen Torneoa
15:30ean: 1. finalerdia: Etxarri Aranatz 2 – Osasuna 1
16:30ean: 2. finalerdia: Real Union 0 – Danok Bat 2
17:30ean: 3. eta 4. Postuak: Osasuna 0 – Real Union 2
18:30ean: Final handia: Danok Bat 5 – Etxarri Aranatz 0