Joanes Bakaikoa, ETB-LEPM Torneoan

Guaixe 2016ko eka. 17a, 12:20

Jon Erasun izango du bikote

Asteburu honetan jokatuko da I. ETB-LEP.M Torneoa. Afizionatu mailako pilotariak lehiatuko dira bertan, Asperekin eta Asegarcerekin aurre-kontratua dutenak. 8 pilotari ariko dira Joanes Bakaikoa etxarriarra tartean. Bakaikoak Erasunekin osatuko du bikoa. Txapelketan bi finalerdi jokatuko dira eta final handia igandean jokatuko da, Beran. Partidak ETBk eskainiko ditu zuzenean.

1.ETB-LEP.M Torneoa
Ostiralean, 22:00etan, Urrestillan: Ugalde-Martinez / Errandonea-Olaizola III.a
Larunbatean, 17:45ean, Labriten: Bakaikoa-Erasun / Peña-Mariezkurrena
Finala: Igandean, Beran