Gorka Endjido Espainiako Halterofilia Txapelketan

Guaixe 2016ko eka. 30a, 11:55

Etxarriarrak 85 kiloko kategorian parte hartu zuen eta 14.a sailkatu zen

Asteburuan Espainiako Halterofilia Txapelketa jokatu zen. Gorka Endjido etxarriarra 85 kiloko kategorian lehiatu zen. Kanariar selekzioko Andres Mata izan zen kategoriako irabazlea (89,39 puntu) eta Nafarroako selekzioarekin lehiatu zen Gorka Endjido etxarriarra 14.a sailkatu zen (62,33). Sailkapen absolutuan edo orokorrean Andres mata izan zen lehena eta Gorka 54.a.