Enneco, aurreneko batzar orokorra

Guaixe 2016ko uzt. 1a, 11:03

Larunbatean, 11:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Nafarroa Bizirik fundazioak Enneco, Haritzaren memoria parkea sustatzen ari da. Etxarri Aranatzeko hariztiaren pokalean kokatutako azpiegitura horrek Nafarroako Erreinuko memoria berreskuratzea du helburu. Eta asmo horrekin bat egin dute hainbat udalek, instituziok, enpresek eta  pertsonek. Sustatzaile horiek guztiak Etxarrin Aranatzen biltzera deitu dituzte. Aurreneko batzar oroko horretan aurreko ikasturtean egindako lanen errepasoa egin eta aurrera begirakoak azalduko dira.

Azken horien artean aurrena heldu den astean izanen da. Izan ere, asteartean, 11:00etan Enneco, haritzaren memoriaren lehen harria jartze ekitaldia eginen da. Nafarroa Bizirik fundaziotik sakandar guztiak ekitaldira gonbidatuak daudela jakinarazi dute.