Zerbitzua pazientearen hizkuntzan

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 08:56

“Zerbitzuaren kalitatea estuki lotuta dago zerbitzua pazientearen hizkuntzan ematearekin. Hori da kalitatezko zerbitzu baterako lehen gakoa. Azken batean, ezinbestekoa da, pazientearekiko gertutasuna lortzeko, eta lasaitasuna eta konfiantza hedatzeko kontsultan”. Bangor Unibertsitateko irakasle Gwerfyl Roberts galestarrak Etxarri Aranatzen astelehenean esana. Osasungintzan hizkuntza gutxiagotuen lanketan erreferente esanguratsua da.

EHUk gonbidatuta udako ikastaro bat ematera etorri da eta hori baliatuz osasungintza euskalduntzeko lan taldeko kideak (Kontseilua, Behatokia, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA) harekin elkartu ziren. Euskal Herriko osasun sistemetan euskarak zuen egoera  eta eragile bakoitzak bere esparruan egiten duen lana azaldu zioten eta Roberts Galesko egoeraren berri eman zien. Baita han lantzen ari diren ekimenen berri eman ere. Haien artean osasun zerbitzua eskaintzen duen profesionala pazientearen hizkuntzan aritzearen garrantzia nabarmentzen eta bilatzen duen ekimena nabarmendu zuen.

Gwerfyl Robertsi Berrian egindako elkarrizketa hemen irakurgai.