Larrañetakoak Midi d´Ossaun

Pedro Gonzalez 2016ko uzt. 7a, 11:11

Uztailaren 16an Pirinioetara itzuliko dira, Panticosa-Respumoso-Artouste osatzera

Urtero uztailean Pirinioetara irteera antolatzen du Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldeak. Horrela, asteburuan Midi d´Ossau itzulia egin dute eta bikain pasatzeaz aparte, irudi ikusgarriak bidali dizkigute.

Bestalde, uztailaren 16an eta 17an Pirinioetara itzuliko dira Larrañeta mendi taldekoak, Panticosako bainuetxetik aterata, Respumoso aterperaino helduko dira uztailaren 16an, eta hurrengo egunean Artouste izango dute helburu.