Etxarriko Play Back txapelketarako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko uztailaren 12a

Etxarri Aranazko egitarauan ezinbesteko ekitaldietako bat bihurtu da Play Back txapelketa. Aurtengoa 23. edizioa izanen da eta agorrilaren 2an, asteartean jokatuko da, 19:00etan. Etxarri Aranazko Kultura Zerbitzutik jakinarazi dute izen ematea zabalik dagoela. Horretarako kultura@etxarriaranatz.eus e-posta helbidera mezua idatzi behar da, edo lehiaketaren egunean hura hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar da. Parte-hartzaileek euren musika CD batean eraman behar dute. Herriko hainbat eragilez osatutako epaimahaiak hiru sari emanen ditu: bakarlari edo bikote onenari 75 euro; talde onenari 100 euro eta euskal abesti onenari 75 euro.