Gorka Endjiloren Anaitasunak Burgosko Torneoa irabazi zuen

Guaixe 2016ko uzt. 13a, 10:36

Etxarriarra bigarrena sailkatu zen

Garilaren 2an Burgosko Hiria Halterofilia Txapelketa jokatu zen. Bertan lehiatu zen Gorka Endjilo etxarriarra, Anaitasuna taldearekin. Lan bikaina egin zuten guztiek, Anaitasunak irabazi baitzuen, taldeka, Burgosko Torneoa. Emakumezkoetan Halleey Sola eta Saioa Dominguez lehiatu ziren eta gizonezkoetan Omar Valencia, Alvaro Lopez eta Gorka Endjilo. Omar Valencia lehena sailkatu zen eta Gorka bigarrena, arrankatzerakoan 100, bi denboratan 125 eta olinpikoan guztira 225 kg jasota.