Kayaketan Etxarrin

Gaur, garilaren 28an, ostegunean, 17:00etan, Etxarri Aranatzen

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak udarako prestatutako eskaintzaren barruan, gaur, garilaren 28an, kayak jardunaldia izanen da, 17:00etan, Etxarri Aranazko igerilekuetan. Ekimena antolatzeko Etxarri Aranazko Udalaren laguntza izan du Mank-ek. 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahalko dute jardunaldian.

Dohainik baina izena eman behar da
Ekimena dohainik da, baina izena eman beharko da Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com) edo herri bakoitzeko monitoreei esanez. Izena ematen duten partaideen arabera autobusa izanen da. Aurreko urtean 5-14 urte bitarteko 74 partaidek hartu zuten parte Irurtzungo igerilekuetan burutu zen kayak jardunaldian.