XII. 3x4 Futbol-Plaza Txapelketa

Guaixe 2016ko uzt. 31a, 12:49

Asteartean, 17:00etan, Etxarri Aranazko Kale Nagusian.

Osasuna fundazioak berriro ere Futbol-Plaza ekimena antolatu du. Aurten XII. edizioa izango da eta 3x4 formatuan jokatuko da. 8-12 urte arteko neska-mutikoek har dezakete parte. Txapelketa Nafarroako 12 herritan jokatuko da eta Sakanan soilik Etxarri Aranatzen jokatuko da, festen barruan, asteartean.

Lau kidez osatutako taldeak lehiatuko dira futbol txapelketa honetan. Izena ematea egunean bertan egingo da, plazan. Irabazleek agorrilaren 27an eta 28an Iruñeko Gaztelu Plazan aurrera jokatuko den final handian hartuko dute parte. Sari potoloak iragarri dituzte: txapeldunendako trofeoa, tableta eta Fundazioko oparia, txapeldunordeendako trofeoa, tableta eta baloia eta hirugarren sailkatuendako trofeoa, mp4a eta Osasunista packa.